Queer hazkuntzak eta familiak: Kontu nagusiak eta erronkak
Lantegi honetan, generoaren eta LGTBIren arloko ikerketek eta queer/kuir teoriek nahiz praktikek heterosexualak ez diren ugalkortasunaren, ahaidetasunaren eta hazkuntzaren analisiari zein ekarpen egin dioten aztertuko dugu. Gurasotasun horiei buruzko gai nagusietako batzuei helduko diegu; hala nola, lagundutako ugalketako tekniketara (ez) jotzea, lege-aldaketek seme-alabatasunean izan duten eragina, biologia ahaidetasunaezartzeko funtsezko lokarritzat jotzearen gorabeherak edo «aukeratutako» familien papera. Trebatzailea: Gracia Trujillo, doktorea Soziologian, Madrileko Unibertsitate Konplutentseko irakaslea eta queer aktibista feminista.