E28 kordinadoraHarro!HarrotasunaLumagorri

120 eragiletik gora bat egin dute Irailaren 21eko manifestazio orokorrarekin

Aste honetan Ortzadar elkarteak, hainbat instituzio eta enpresekin batera, EuroPride-aren antolatzaile diren eragileak elkartzen dituen elkartea den EPOAren bileraren anfitrioia izango da. EPOA bezalako elkarteko partaide izateak eta gurea bezalako kolektiboei eman nahi zaien joera kapitalistak gaitzespen irmoa merezi du.

Lehiakortasun kapitalistaren dinamika jarraituz, “ahal duenak ahal duena” esaerarekin, aurretik zanpatzen gintuen sistema berak, orain lekua dauka LGTB+ kolektiboaren parte batentzat. Badago gure borrokan merkatu-hobirik ikusi duenik. Gay hotelak eraikiz, LGTB+ kolektiboarentzat ekitaldiak antolatuz edota bide batez, hausnarketa espazioetan LGTB polizia sartzen saiatuz, esaterako. Hau guztia, gure kolektiboa borrokan jaio eta hazia dela ahaztuz egiten dute. Erabateko ikusezintasunari -ez denean baztertze edo jazarpena izan, HIESaren pandemiari, ukazioari, trans pertsonen etengabeko agresioei… aurre egin behar izan diegu. Eta hemen ez digu inork ezer oparitu, lortutako guztia eskuetatik kendu diegulako izan da. Ezin dugu aurrera jarraitu, egindako ibilbidea ahaztu gabe. Baina gehien bat, ezin dugu ahaztu aurrera jarraitzeko, borrokaren ikuspegitik irudikatu behar ditugula estrategiak.

Hau guztia garrantzitsuegia da gure mugimendua dinamika kapitalistei lotzen uzteko. Egun hauetan, Euskal Herriak, gayfriendly hiriak, balantze ekonomikoak, ikuspegi enpresarialak edota turismoa bezalako gaiak hitz-egingo diren bilera baten agertoki izango da. Eskubideen eta garapenaren inguruan hitz-egingo dutela esango dute, ordea. Denbora da mugimendu sozialek bi hitz hauek zalantzan jartzen ditugula. Noren garapena? Zeinen lepotik? Noren eskubideak? 

Horregatik, Euskal Herrietako herri mugimendua, fronte guztietatik, Harro!tik egindako deialdiaren berria jaso du. Eremu anitzetako ehun eragile baino gehiago eredu honen gaitzespen kolektibora atxikitu dira. Euskal Herrietako transmaribibollo kolektiboen gehiengo handia -baita estatuko puntu ezberdinetako hainbat ere-, mugimendu feminista, gazte edota ikasle mugimenduak, okupazio mugimendua edota ia sindikatu guztiak.

Gehiengo soziala kalean egongo da. Gehiengo soziala Harro! Plataformatik irailaren 21ean arratsaldeko 17.30eta Arriagatik abiatuko den manifestazioan egongo da. Mobilizazio hau ageriko egin genuenean, sostengu eta babes ezberdinak gehitzeko harreman sareak eraikitzeko lanean jarriko ginela informatu genuen. Gaur, ehun kolektibo eta elkarte inguruko zerrenda bat aurkezten dizuegu.Kolektibo eta elkarte hauek, larunbatean EPOAren bilerara lagunduko gaituzke, ozen oihukatzeko: “Harro ez da Pride. Ez gaude salgai!”.

Aipatzekoa da, egun berdinean, borroka eguna antolatu duten (eta Harro!ko kideok parte hartuko dugun) metalaren sekzio sindikalarekin egindako aliantza. Zeintzuk arratsaldean antolatu dugun manifestaziora gehituko diren.

Gainera, ostiralean, hilak 20, arratsaldeko 18.00tatik aurrera, 7katu Gaztetxean Harro! Plataformaren aurkezpen bat egingo dugu. Ostean, BilbaoBizkaiaPride-aren atzean ezkutatzen dena argitzeko hitzaldi bat eskainiz.

Larunbatean, hilak 21, Ortzadar eta EPOAren eredu merkantilistaren aurka kalera protestatzera irtetzeaz gain, goizeko 10.30etatik aurrera, 7katu Gaztetxean mahai-inguru ezberdinak antolatu ditugu. Non, eragile politiko ezberdinek BilbaoBizkaiaPride, Gasteizko Final Four, MTV EMA edota BBK Live bezalako ekitaldien ondorioak edota borroka sozialen (purple/green/pinkWashing) merkantilizazio eta asimilazio prozesuak hobeto ulertzen lagunduko diguten.

Gauean festarako tartea ere egongo da. Izan ere, gure kolektiboak zerbait ongi ulertu badu, borroka eta festa batera doazela da. Horregatik, hortzak erakusteari utzi gabe eta adarra jotzen jakinda, 7katu Gaztetxean ospatuko den (H)OrtzAdarra Jo! Festara animatzen zaituztegu.

Antolatu ditugun ekitaldietara parte-hartzera animatzen zaituztegu. Baita jarrera antikapitalistetatik jendartea eraldatzeko lanean jarraitzera ere.

Atxikimendua eman duten eragileak:

  • TransMariBiBollo / LGTBI eragileakEuskal Herrikoak
  • 7menos20
  • Aldarte
  • Antsoainen Harro
  • B.A.L.A
  • Bizkaiko E28 koordinadora
  • Bullerak
  • Donostiko asanblea Transmarikafeminista
  • EHGAM
  • Euskal Hartzak
  • Gasteizko E28 koordinadora
  • Guztiok
  • Hiruki Larroxa Kolektiboa
  • Intifada Marika
  • Iruñeako asanblada transbollomarika
  • Iruñeako E28J Plataforma
  • Lugatibe
  • Iris proiektua
  • Lumagorri
  • Medeak
  • MDMA Bollera taldea
  • Miaukatuz
  • Ozen LGTB
  • Sare lesbianista
  • Uribe Kostako Asanblada Transmaribibollo-a
  • Zikutak

 

Estatu mailakoak

  • Asamblea de Marikas Llibertaries Transfeministes de Barcelona
  • Assemblea Atzagaia (Bartzelona)
  • Bloque Andaluz de Revolución Sexual
  • Bujarra Asturies
  • Fúria Desviada (Terrassa)
  • MMM (Movimiento Marika de Madrid)
  • Orgullo Crítico Madrid
  • Rudes Rebels (Col·lectiu feminista anticapitalista i antifeixista d’acció directa – Terrassa)
  • THC (Trans Histerikas Combativas de Barcelona)

 

  • Sindikatuak

 

  • ELA
  • LAB
  • CCOO
  • ESK
  • STEILAS
  • CNT
  • Hiru
  • Etxalde

 

  • Internazionalistak

 

  • Komite Internazionalistak
  • BDZ Bizkaia
  • BDZ Gasteiz
  • INCYDE
  • Ongi Etorri Errefuxiatuak

 

  • Feministak

 

  • Aistak Sopelako talde feminista
  • Amar kolektibo feminista
  • Arabako emakumeen asanblada
  • Argitan E.A.E Barakaldo
  • Asociación Mujeres en la Diversidad
  • Basauriko emakumeen taldea
  • Bargaztak, Oñatiko talde feminista
  • BEA (Bizkaiko Emakume Asanblada)
  • Bilboko Okupazio bulegoa
  • Bilgune feminista
  • Emakumeok gerraren aurka
  • Emagin
  • Emari Sestaoko talde feminista
  • Faktoria Lila
  • FeministALDE
  • Kalamiak Bilboko Alde Zaharreko Gazte Talde Feminista
  • Komantxe konpartsa
  • La posada de los abrazos – Besarkatuz
  • Lore More
  • Marienea Basauriko emakumeen etxea elkartea
  • Marimatraka Santurtziko talde feminista
  • Mariorratz Talde Feminista
  • Mujeres del mundo-Babel
  • Negeak
  • Oreretako Amalatz feminista taldea
  • Plaza feminista
  • Portugaleteko mugimendu feminista
  • Raizes
  • Revoltosas Bilbi
  • Usansoloko Talde Feminista

 

  • Gazteak eta ikasleak

 

  • Eragin Bilbo
  • Alternatiba gazteak
  • Ernai
  • Gazte komunistak
  • Ikasle Ekintza
  • Judimendiko Gazte asanblada

 

  • Okupazio mugimendua

 

  • 7katu gaztetxea
  • Anna Campbell gune askea
  • Bilboko okupazio bulegoa
  • Errekaleor Bizirik
  • Gasteizko Gaztetxea
  • Hori bai gaztetxea
  • La Kelo gaztetxea
  • Talka
  • Txirbilenea kulturgunea

 

  • Eragile anitzak

 

  • SOS racismo Araba
  • SOS Racismo – Bizkaiko SOS arrazakeria
  • Ailaket
  • Akelarre
  • Arkanbele
  • Askekintza
  • Bizilagunekin
  • Bizilur
  • Bizkaiko Etxebarrukoak-ATH
  • Bizkaiko Urtxintxa Eskola
  • Euskal Herrian Euskaraz
  • Ekintza Zuzena
  • Ekologistak martxan
  • Goierri Antiespezista
  • Hala Bedi irratia
  • Joxemi Zumalabe
  • Kaixo Konpartsa
  • Komantxe konpartsa
  • KEM-MOC
  • Mugarik gabe
  • NOR EH Antiespezista
  • PDS – Plataforma por los Derechos Sociales de Gasteiz
  • Piztu Bilbo
  • Sare Antifaxista
  • Taupaka Sortzailen elkartea
  • Txomin Barullo Konpartsa
  • Uluka Roller Derby

 

  • Aipatutako eragileetaz aparte, eremu politikotik EHBildu, Elkarrekin Podemos, Alternatiba eta Ezker Anitza alderdien babesa jaso du deialdia.

Azpimarratzea dago Metaleko Intersindikalarekin sortutako elkarlana.