zisheteropatriarkatua lehertu arte!
Egungo sistemak prekarietatera, zisheterosexualitatera eta kapitalismora kondenatu gaitu, gure bizitzak euren aberasteko grinari lotu dituzte, bizigarriak ez diren bizitzetara kondenatuta. Familia eredu normatiboa da gure bizitzak antolatzeko modu bakarra. Lanpostu prekarioetan lan egin, neurririk gabe erosi eta etengabeko ugalketa da guretzako prestatu duten eredua.
Gauzak horrela, sistemaren ertzetan kokatzen garenontzako espazioak okupatzeko hautua ezinbestekoa da, garai baten Stonewallen kaleak okupatu genituen bezala, egun kaleak okupatzen jarraitzen ditugu, baita etxeak ere, espazio autoigestionatuak, heteroarauari lapurtu dizkiogun cruising espazioak etab. luze bat.
Sistema kapitalista etengabeko eraso bat da ertzeetan bizi garenontzako eta okupazioa sistema heterofaxistari aurre egiteko modua da. Okupazioa LGTBI+fobiari aurre egiteko modu bat, komunitatea antolatzeko tresna.
Desioak gorputzak okupatu ditzala, espazioak okupatzen ditugun indar berdinarekin, gozamenez eztanda egin arte,
zisheteropatriarkatua lehertu arte!