Gaur, A Coruñano erahilketa homofoboa salatzeko deialdia Gasteizen
Larunbatean A Coruñan gazte bat hil arte jipoitu zuten, “Maricon” deitzen zioten bitartean.
Egoera jasangaitza da, gorroto diskurtsoetatik eraso fisikora, eta eraso fisikotik hilketara. Homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobiak hil egiten gaitu. Ekainaren 28an esaten genuen bezala, antolakuntsa eta autodefentsa.
Gaur, uztailak 5, 20,00etan andra mari zurian elkarretaratzea egingo du E28 koordinadorak