E28 kordinadora

Hiltzen gaituzte! Larunbatean mobilizazioak

Azkenengo olatu LGTBI+fobikoa salatzeko eta honekin agerian geratu den sistema cisheteropatriarkalaren mekanismoa salatzeko mobilizazioak deitu dira hainbat herrialdeetan. Euskal Herrian Bilbo, Donostia eta Gasteizen burutuko dira manifestazioak larunbatean 19,00etan, Bilbon Zabalburu plazatik, Donostian Bulebaretik eta Gasteizko kasuan Bilbo plazatik.