Ez gure izenean! Stop Homonazionalismoa!
Aurreko igandean familia batek euren semea homosexuala izateagatik etxetik bota eta tratu txarrak sufritu zituela jakin genuen. Behin berria jaso genuenetik egun batzuk pasa direnean, homofobia errafuxatuz mobilizazioa egin dugunean, egoki iruditzen zaigu kasu honetan eman diren beste indarkerien inguruko hausnaketa egitea.
Berria atera zuen komunikabidea, asmo txarrez egindako idazkera batean, gurasoen jatorri eta kultura aipatu zuen, gizarte laguntzen onuradun zirela azpimarratuta. Esan genezake aipatutako komunikabideak pozoia sartu eta besteak (baita konpromiso soziala aurreikusten zaien komunikabide publiko batzuk) jarraitu egin ziotela. Honi guztiari HOMONAZIONALISMOA deitzen diogu, hau da, jarrera LGTBIfobikoak zenbait kulturekin erlazionatzea posizio arrazistak justifikatzeko asmoz.
Zapalkuntza ardatz anitzak gurutzatzen dituzte gure gorputz eta desioak, sexu orientazioa, genero identitatea, arraza, jatorria, klasea,… oraingoan, gazte honek sufritutako eraso homofoboaz aparte beste herritarren gain gauzatu den eraso arrazista gehitu beharra dago. Gauzak horrela, azaldu beharra dago “zuen gorrotoa ez du lekurik gure kaleetan” leloa aiaptzen dugunean, ez gabiltza bakarrik sexu orientazio edota genero identitateagatik ematen diren gorroto delituez ari, ez, leloak beste gorroto delituak ere barnebiltzen ditu, arraza, klase, jatorri, aniztasun funtzionala,…. Eta gure kaleetatik ezabatu nahi ditugun gutxiespen guztiak.
Aipatzekoa da ere asteazkeneko mobilizazioan Alderdi Popularreko ordezkarien parte hartzea, kolektibo honentzako erabat mingarria da ultraeskuinarekin hitzarmenak sinatu, eskoletan formakuntza eskeintzen ari duten adiskideen izenak eman, birmoldaketa terapiak bultzatu edota mugimendu feministak, indarkeria matxistaren kontra egindako ibilbidea ezabatu nahi dutenen parte hartzea. Erabat bortitza gure kolektiboak pairatzen dituen bortizkeriaren borreroak gurekin batera mobilizatzea, eta hau horrela da, borrokatzen ditugun indarkerien artean badirelako ere PP
eta euren aliatuenak.
Gauzak horrela, gertatutakoaren irakurketa kritiko bat egitera gonbidatzen ditugu komunikabide eta kazetariak. Era berean, instituzioetako arduradunei dei egiten diegu PP alderdiaren aurpegi zuriketan ez parte hartzera, LGTBIfobiaren aurkako borroka ere batzuen Pinkwashinga ekiditzea ere badelako.
Gorrotorik gabeko Gasteiz anitza eraiki nahi dugu, eta zeregin hau arrazializatu, prekaria, kultur anitza eta eta aniztasun funtzionala duten herritarrekin batera egin nahi dugu, guzti guztiekin egin nahi dugu, Gasteiz anitza izango delako edo ez da izango.
Gasteizko E28 koordinadora